Unibertsitateko MB lasterketa, lainopean
Egilea: Gorka Jakobe Palazio. 2006-11-13 Ordua 8:09 AM. Iruzkinak: 0
Ikasturtean zehar bi rally antolatzen ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak udazkenean eta udaberrian. Aurreko larunbatean, ikasturte honetako lehen lasterketa burutu zen Leioa-Erandioko campuseko kiroldegi berriaren ondoan. Helmuga eta irteera gunea frontoietan jarri zen eta 37 partehartzaile izan zituen txapelketak. Jakina denez, ikasleek kreditu bana lortzen dute baldin eta ikasturteko bi probetan parte hartzen badute. Tamala hartu genuen bi ikaslek ezin izan zutelako korritu kaskorik gabe presentatu zirelako. Zirkuitoa ondo seinalizaturik zegoen eta xiri-miri egin zuen goiz osoan zehar. Lainoa zegoen eta tamalez zenbait tokitan lokatza topa zitekeen. Probak bi kategoria zituen: gizonezkoena eta andrazkoena. Mutilek 10 bira eman behar izan zizkioten zirkuitoari, hau da, 16,4 kilometro; eta presentatu zen neska bakarrak 8,6 kilometro egin zituen, zirkuitoari 5 bira emanez. Joseba Fernandez Gamindek irabazi zuen gizonezkoetan eta Eneritz Alkortak andrazkoen kategorian. Hona hemen zenbait argazki, blog honetan lehengo egunean argitaratu nuen bideoa galdu dutenentzat (klik eginez gero, tamaina handian ikusi ahal dira):
Erantzunen kopurua: 0 “Unibertsitateko MB lasterketa, lainopean” artikuluan