Aixerrota mendibizikletazaleen elkartea

http://aixerrota.blogspot.com :: Uribe Kostako MBzaleak :: MB ibilbideak :: MB markak eta akzesorioak


Bizikleten tamaina egokiaz

Mendi bizikletak erosteko momentuan, bizikletaren tamaina zein izan behar den galdetzen diogu geure buruari. Erabaki garrantzitsua izaten da eta bezero asko ideiarik gabe doaz merkataritza zentro handietara kontsulta egin barik edozein bizikleta erosteko, handia zein txikia, tamainan pentsatu gabe. Erreferentzia bezala, hona hemen taula batzuk. Dena dela, pentsa dezagun erreferentziak baino ez direla. Zalantza edukiz gero, hau da, bi tamaina ikusten badugu posibleak direla, onena biak probatzea da, eta ikustea zeinekin gauden erosoago. Lehenbiziko taula honetan gure altuera kontutan hartzen dugu, dagokigun tamaina zein den ikusteko, horrela mendi-bizikleta ganoraz erosi ahal izateko.

Altuera (cm)... mendi-bizikleta (hazbeteak)
160 - 165 .......................... 14
165 - 170 .......................... 16-17
170 - 175 .......................... 18
175 - 180 .......................... 18-19
180 - 185 .......................... 20-21
185 - 190 .......................... 21-22
190 - 200 ............................. 22

Bigarren taula honetan, ostera, gure hankaren goiera hartzen dugu kontutan mendi-bizikleta aukeratzeko momentuan. Horrelakoa gure hanka, halakoa gure bizikleta.

hanka: 71-72 cm.....................................tamaina: 15 hazbete
hanka: 73-74 cm.....................................tamaina: 15,5
hanka: 75-78 cm.....................................tamaina: 16
hanka: 79-82 cm.....................................tamaina: 17
hanka: 83-84 cm.....................................tamaina: 17,5
hanka: 85-88 cm.....................................tamaina: 18
hanka: 89-90 cm.....................................tamaina: 19
hanka: 91-92 cm.....................................tamaina: 19.5
hanka: 93-94 cm.....................................tamaina: 20

Beraz, gogoratu komenigarria dela hanka neurtzea (behetik iztai edo izterrondoraino). Hartu metroa eta neurtu zure hanka bizikleta egoki eta erosoa erosteko. Ez erosi edozein mendi-bizikleta, arren!

Erantzunen kopurua: 0 “Bizikleten tamaina egokiaz” artikuluan

Post a Comment