Aixerrota mendibizikletazaleen elkartea

http://aixerrota.blogspot.com :: Uribe Kostako MBzaleak :: MB ibilbideak :: MB markak eta akzesorioak


Mendi-bizikleta estropuzoak

Mendi bizikletaren esparruan ere ikusten dira noizean behin erortzeak eta estropuzoak. Ikusi bideo hau mendibizikletalari zoritxarrekoak ikusteko.

Unibertsitateko MB lasterketa, lainopean

Ikasturtean zehar bi rally antolatzen ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak udazkenean eta udaberrian. Aurreko larunbatean, ikasturte honetako lehen lasterketa burutu zen Leioa-Erandioko campuseko kiroldegi berriaren ondoan. Helmuga eta irteera gunea frontoietan jarri zen eta 37 partehartzaile izan zituen txapelketak. Jakina denez, ikasleek kreditu bana lortzen dute baldin eta ikasturteko bi probetan parte hartzen badute. Tamala hartu genuen bi ikaslek ezin izan zutelako korritu kaskorik gabe presentatu zirelako. Zirkuitoa ondo seinalizaturik zegoen eta xiri-miri egin zuen goiz osoan zehar. Lainoa zegoen eta tamalez zenbait tokitan lokatza topa zitekeen. Probak bi kategoria zituen: gizonezkoena eta andrazkoena. Mutilek 10 bira eman behar izan zizkioten zirkuitoari, hau da, 16,4 kilometro; eta presentatu zen neska bakarrak 8,6 kilometro egin zituen, zirkuitoari 5 bira emanez. Joseba Fernandez Gamindek irabazi zuen gizonezkoetan eta Eneritz Alkortak andrazkoen kategorian. Hona hemen zenbait argazki, blog honetan lehengo egunean argitaratu nuen bideoa galdu dutenentzat (klik eginez gero, tamaina handian ikusi ahal dira):






Mendatako bigarren MB ibilbidea

Mendatako MB zentroanGaur goizean Mendatara abiatu gara Aixerrota MB elkarteko kide batzuk. Azkenean, Iñaki, Kepa eta hiruok abiatu gara furgonetaz Mendatako Mendi Bizikleta harrera gunea bisitatzeko asmoz. Mendatako eleizaren ondoan harrera gunea ikusi dugu Zugastietako bidea hartuta. Getxo, Erletxeko kurtzea, Zornotza, Zugastieta, Urrutxu eta Albiz dira auto ibilbidean ikusi ditugun herriak mendi bizikleta gunera heldu baino arinago. Gunea, gure ezusterako zabalik zegoen eta bertan Judith neska atseginak informazioa eman digu. Nik kamiseta berdea erosi dut 10 eurotan eta berehala hartu ditugu bizikletak 2 ibilbidea egiteko. Mendata urian hasi eta Mendatan bertan amaitzen da 24 kilometroko ibilbidea (18 agertzen da propagandan). Ibilbide honek badu parte polit bat, bizikleta bidea mendian barna sartzen denean behin lehen 6-8 kilometroak egin ostean. Aldapan behera egin dugu ziztu bizian bide txarrak eta asfaltatuak dastatuz. Zenbait momentutan lokatza zela-eta, beldurra sentitzeko moduan egon gara. Baina dena ondo joan da Gernikako bidea hartu nahian. Gero, berriz ere errepide arriskutsua (Zornotza-Gernika) Ajangiz herrira heldu arte. Bertatik, seinalizazioa oso txarra eta nahiz eta jendeari galdetu, galdu egin gara. Hala ere gure zentzuak eta bapatean topatutako Joseba Zabala lankide ohiak jarri gaitu berriz ere Mendatako bidean, itzuleran. Aldapa itzela igon eta ordu eta 43 minutu pasatu ostean berriro ere etxera Mendatako MB harreragunetik. Hona hemen argazkiak. Mapak ere jarri ditut ibilbidea eta Busturialdea hobeto ezagutzeko.




EHUk antolatutako MB lasterketa



Azaroaren 11. egunean, larunbatean, Euskal Herriko Unibertsitateak urtero legez mendi bizikleta lasterketa antolatu du. Leioa-Erandioko campusean izan da unibertsitate kiroldegiaren eta frontoien ondoan. Guztitara 37 partehartzaile izan ditu lasterketak eta Joseba Fernandez Gaminde izan da irabazlea gizonezkoetan zirkuitoari hamar bira eman ostean; andrazkoetan, garaileak 5 itzuli baino ez ditu egin behar izan, berau Eneritz Alkorta berriztarra izan delarik. Hemen uzten dizuet larunbatean egin dudan bideoa MPEG1 formatuan (VCD). YouTube.com gunean utzi dut zuen blogetan ere errazki sartu ahal izateko. Musika Lucie Silvas britainiarrarena da eta eskerrak ematen dizkiot kanta hau zoragarria delako (gomendagarria da oso kantari honen azken diskoa erostea). Baina, bestalde, agian baten batek eduki nahi du bideoa deskarga zuzena eginez EHUko zerbitzaritik; horretarako loturan klik egin eta gorde zuen disko gogorrean, bideoa copyleft moduan burutu dudalako; eduki pazientzia deskargatzen 44 MB direlako:

Bideoaren deskarga [44 MB, VCD-MPEG1 formatuan; bideoaren iraupena: 3'3'']

Woodpark edo MTB egurrezko parke baten adibidea


Mountain biking delakoa egurrezko parke batean zer den ikus dezazuen ekarri dut hona bideo hau musika zoragarriarekin:Berloiz-en "Symphonie Fantistique" eta Linkin Park-en "Pushing Me Away" doinuekin. Gozatu!

Mendatako MTB gunea, helburu

Datorren igandean, Aixerrota ondoan geratuko gara oraingo honetan Euskal Autonomi Erkidegoan dagoen MTB zentro bakarrera joateko asmoz. Mendatako harreragunetik Urdaibaiko ibilbidea egingo dugu baldin eta eguraldiak laguntzen badu. Euria eginez gero, irteera hori ez dugu egiten. Gorkak furgoneta ipiniko du eta horrek esan nahi du hiru bizikleta eraman ahal dituela. Aingeru animatzen bada, agian aukera daukagu jende gehiago eramateko, Isidoro ezin delako joan, nahiz eta bere furgoneta azkenean sufrimendu handia pasatu ondoren konponduta dagoen jada. Ibilgailua eraman beharko dugunez, posta elektronikoz esaten badidazue joango zaretenentz, eskertu egiten dizuet; modu horretan, ibilgailuen kontua antolatu ahalko dugu. Asteburu honetan, beraz, bi gertakari: EHUko MTB zirkuitoa zapatuan eta Mendatako MTB gunea igandean. Ea eguraldiak laguntzen duen.

Whistler MTB parkearen bideoa


Seguraski, gaur egun, munduan dagoen mountain bike parkerik ezagunena Whistler da. Mendi bizikleta parke hau Kanadako mendebaldeko kostaldean dago Vancouver hiritik hurbil. Bertako parkea izan da eredua munduan zehar egun dauden parkeak sortzeko. Pelikula honetantxe ikus dezakezue parkea 2:28ko iraupena duen bideo batean. Uxala Euskal Herrian laster horrelako bat edukiko bagenu!

Euskal Herriko Unibertsitateko MTB ibilaldia

Azaroaren 11. egunean, larunbatean alegia, Euskal Herriko Unibertsitateko Kirol Atalak mendi bizikleta irteera antolatu du. Ikasturtean zehar bi egin ohi dira eta bi ibilaldietan parte hartzen duten ikasleek kreditu bana lortzeko aukera dute. Azaroaren 11ko irteera gunea Leioa-Erandioko campuseko kiroldegia da, goizeko 10.30etan hasita. Lasterketa goizeko 11.00etan hasiko da eta 10.30etan kiroldegian bertan eman daiteke izena zirkuitoa egin ahal izateko. Lasterketak kiroldegian eta frontoietan dauka ibilbidea, zirkuitoa zenbait aldiz egin behar delarik. Igaz, hogei bat partaide izan ziren eta aurten zaletu gehiago espero da.

Serantes tontorrerainoko ibilbidea

Gaur goizean, Aingeru, Ricardo, Fermin, Kepa, Iñaki eta seiok Santurtzirako bidean abiatu gara goizeko 10.00etan Serantes mendira igotzeko asmotan. Bi ordu eta berrogei minutu eman dugu joan-etorria egiten Aixerrotako aparkalekutik. Guztitara 30 kilometro egin ditugu. Serantes tontorretik bista zoragarriak zeuden oso egun garbia geratu baita. Aingeruren kamerari esker (hobeto esanda, Nokia N Series telefonoari esker) egindako argazkiak dituzue behean (klik eginez gero tamaina handian ikusi ahal dira):







fitxaketa gazte batekin tontorrean
Serantestik jaisten Serantestik jaisten

Ljubljana hirian BMX zirkuito berria

Ljubljanako zirkuitoaEsloveniako hiriburuan mendi bizikleta parke berria zabaldu dute urrian. Ljubljanan, beraz, mendi bizikleta zenbait modalitate praktikatzeko aukera dago orain, bertakoentzat eta kanpoko bisitarientzat. BMX zirkuitoak argia dauka, baita pantaila eskerga eta musika ere. Zehazki Ljubljana hiriko Linhartova kalean topa daiteke. Oporretan bertara joanez gero, mendi txirrindulariak aukera ezin hobea dauka Esloveniako mountain bike park onena bezala aurkezten den gunea bisitatzeko. Gazteentzat espreski egina, zalantzarik gabe. Beheko argazkian ikus daiteke zirkuitoaren alderdi bat.

Mendi bizikleta parke berria Tenerifen

Kanariar Irletan mountain bike park berria eraiki dute aurten eta 2007ko hasieran zabalduko dituzte ateak. Internet-en BikeparkTenerife.com helbidea sortu dute bisitariek ikus dezaten non dagoen eta zelakoa den. Parkeak 133.000 metro karratu ditu eta zortzi modalitateko zirkuitoak egin dituzte zaletu guztien gozamenerako: freeride-a, downhill-a, waterjump edo uretarako jauziak... Teguise udalean kokaturik dago eta woodpark edo egurrezko parkea ere dauka. Informazio gehiago 2RuedasMTB.com gunean topa daiteke (argazkia gune honi esker zuenganaturik).

Serantes mendira igon gura

Datorren igandean Serantes mendira igotzeko asmoz aterako gara Aixerrotako aparkalekutik. Ea oraingo honetan zortea daukagun eta lortzen dugu igotzea eta itzultzea. Goizeko 10.00etan geratu gara.