Aixerrota mendibizikletazaleen elkartea

http://aixerrota.blogspot.com :: Uribe Kostako MBzaleak :: MB ibilbideak :: MB markak eta akzesorioak


EHUk antolatutako MB lasterketa



Azaroaren 11. egunean, larunbatean, Euskal Herriko Unibertsitateak urtero legez mendi bizikleta lasterketa antolatu du. Leioa-Erandioko campusean izan da unibertsitate kiroldegiaren eta frontoien ondoan. Guztitara 37 partehartzaile izan ditu lasterketak eta Joseba Fernandez Gaminde izan da irabazlea gizonezkoetan zirkuitoari hamar bira eman ostean; andrazkoetan, garaileak 5 itzuli baino ez ditu egin behar izan, berau Eneritz Alkorta berriztarra izan delarik. Hemen uzten dizuet larunbatean egin dudan bideoa MPEG1 formatuan (VCD). YouTube.com gunean utzi dut zuen blogetan ere errazki sartu ahal izateko. Musika Lucie Silvas britainiarrarena da eta eskerrak ematen dizkiot kanta hau zoragarria delako (gomendagarria da oso kantari honen azken diskoa erostea). Baina, bestalde, agian baten batek eduki nahi du bideoa deskarga zuzena eginez EHUko zerbitzaritik; horretarako loturan klik egin eta gorde zuen disko gogorrean, bideoa copyleft moduan burutu dudalako; eduki pazientzia deskargatzen 44 MB direlako:

Bideoaren deskarga [44 MB, VCD-MPEG1 formatuan; bideoaren iraupena: 3'3'']

Erantzunen kopurua: 2 “EHUk antolatutako MB lasterketa” artikuluan

  1. # Blogger txirrilari

    Aupa,
    montaje polita, mugimenduak eta musikak irudiei bizitza ematen diete, pelikula batek ez zuen txapelketa erakutsiko honek baino hobeago. Zirkuito motza baina txispa izugarria bazeukan. Hau bai, aurreko egunetako eguraldi izugarria euria eta lokatza bihurtu zen, hala ere gure sasoia ez zen apaldu.
    Eskerrik asko antolatzaileei, ibilbidea prestatzen ari ziren laguntzaileei eta Gorkari, aurkezpen honen egilea.
    Hurrengo arte.

    Carlos  

  2. # Blogger txirrilari

    Aupa,
    montaje polita, mugimenduak eta musikak irudiei bizitza ematen diete, pelikula batek ez zuen txapelketa erakutsiko honek bezain ondo. Zirkuito motza baina txisparekin. Hau bai, aurreko egunetako eguraldi dotorea euria eta lokatza bihurtu zen, hala ere gure sasoia ez zen apaldu.
    Eskerrik asko antolatzaileei, ibilbidea prestatzen ari ziren laguntzaileei eta Gorkari (aurkezpen honen egilea).
    Hurrengo arte.

    Carlos Gorria  

Post a Comment