Datorren igandean, Aixerrota ondoan geratuko gara oraingo honetan Euskal Autonomi Erkidegoan dagoen MTB zentro bakarrera joateko asmoz. Mendatako harreragunetik Urdaibaiko ibilbidea egingo dugu baldin eta eguraldiak laguntzen badu. Euria eginez gero, irteera hori ez dugu egiten. Gorkak furgoneta ipiniko du eta horrek esan nahi du hiru bizikleta eraman ahal dituela. Aingeru animatzen bada, agian aukera daukagu jende gehiago eramateko, Isidoro ezin delako joan, nahiz eta bere furgoneta azkenean sufrimendu handia pasatu ondoren konponduta dagoen jada. Ibilgailua eraman beharko dugunez, posta elektronikoz esaten badidazue joango zaretenentz, eskertu egiten dizuet; modu horretan, ibilgailuen kontua antolatu ahalko dugu. Asteburu honetan, beraz, bi gertakari: EHUko MTB zirkuitoa zapatuan eta Mendatako MTB gunea igandean. Ea eguraldiak laguntzen duen.
Bilaketa
Aurreko artikuluak
- Whistler MTB parkearen bideoa
- Euskal Herriko Unibertsitateko MTB ibilaldia
- Serantes tontorrerainoko ibilbidea
- Ljubljana hirian BMX zirkuito berria
- Mendi bizikleta parke berria Tenerifen
- Serantes mendira igon gura
- Mendi bizikletako modalitateak
- Serantes mendirako ibilbide zapuztua
- Akarlandara Sustatxa-Unbetik zehar
- Akarlandan barrena, Erandio herrian
Artxiboa
Artikulu kontsultatuenak
MERKATUA
Salerosketak: BH aluminiozkoa 70 euro
Kideen itsulapikoa
- 45,10 euro [2006-IX]
MB markak
MTB parkeak
Eguraldia
Berriak
- Uribe Kosta: Herria.info
- Orokorra: EITB 24
- Orokorra: Berria.info
- Orokorra: Deia.com
Erantzunen kopurua: 0 “Mendatako MTB gunea, helburu” artikuluan