Aixerrota mendibizikletazaleen elkartea

http://aixerrota.blogspot.com :: Uribe Kostako MBzaleak :: MB ibilbideak :: MB markak eta akzesorioak


Aixerrota MTB elkarteko kideak

Hona hemen noiz edo behin Aixerrota elkartearekin ibilbideak egiten ditugun kideok:
Gorka Palazio, Ricardo Sanz, Fermin Soroa, Gorka Irusta, Kepa Miñambres, Isidoro Agirrebeitia, Natividad, Xabier, Zaloa Agirrebeitia, Alfredo Rodriguez Gurtubai, Endika Ena, Iñaki Puerta, Urtzi Altube, Aingeru...
Laster argazki bat agertuko da Aixerrota errotaren ondoan, Getxon bertan egina. Aixerrotatik irteten gara elkartekideok eta izen hori hartu dugu erreferentzia bezala.

Aixerrota elkartea zer den

Aixerrota MTB elkartea getxoztar bizikletazale batzuek sortutako proiektua da mountain bike (MTB) edo mendi-bizikletaren erabilera sustatzeko beti ere ahal den neurrian euskara praktikatuz. Sortzaileak Sustraiak Kultur Elkartekoak ziren eta mendi-bizikletak batu ditu Aixerrota proiektua gauzatzeko. Euskaraz bizitzeko, osasuntsu eta bidegorrien sarearen alde egiteko, hona hemen 2006. urtean sortu den beste elkarte euskaldun bat Sustraiak kultur elkartearen ekimenez gauzatua. Gure gazteek mendi bizikleta erabil dezaten eta apurka-apurka MTB kirola Uribe Kostan sustatzeko getxoztar batzuek Aixerrota sortzeko beharra ikusi dugu. Euskara eta MTB praktikatu gura badituzu, zatoz gure elkartera eta ibili mendi-bizikletaz geurekin. Laguntasuna emango dizugu MTB kirola praktikatzeko. Ongi etorria izan zaitez!

Beraz, gure helburuak MTB eta euskara dira. Eta honakoak egiteko asmotan gagoz: berbaldiak, bideo eta filmen proiekzioak eta MTB irteerak (ohikoak eta berriak sortuz). Gainera, eta Uribe Kostan dagon bizikleta-denda kopuru altua eta gero eta mendibizikletari gehiago dagoela ikusita, MTBzaleen interesak defendatu nahi ditugu seinalizazio aproposa bultzatuz, bidegorri eta mendiko kaminoetako erabiltzaileek ere zerbitzu onak behar dituztelako. Uribe Kostan BTT zentroa sortzea gure helburuetako bat da.

Zirkuito zoragarria ikusgai

Google Video guneak pelikulatxo politak ditu MTBari buruz. Begiratu ondoko bideoan zelako zirkuitoa montatu dute Cleveland hirian eta zein trebea den txirrindularia, Ray izenekoa. Laburra da eta Omaha's Freeride Connection izeneko webguneak eskaini du. Sakatu argazkian eta berehala ikusiko duzue zuzenean Google Video-tik. Webgunea bisitatzea ere ez da txarra izango MTB kirola artaziak eta gainerako gauza extremoak egiteko erabiltzen dutenentzat. MTB beste era batez ulertzeko modua baino ez da. Gozatu irudiak.

Aluminiozko BH bizikleta salgai

Salmenta
Saltzailea: Gorka, gorka.palazio [a bildua] gmail.com
Itema: BH aluminiozkoa, 24 abiadura, galgak Shimano markakoak. Laster argazkia jarriko dut hemen berton.
Prezioa: 70 euro