Aixerrota mendibizikletazaleen elkartea

http://aixerrota.blogspot.com :: Uribe Kostako MBzaleak :: MB ibilbideak :: MB markak eta akzesorioak


Uribe Kostako bizikleta dendak

Artikulu honetan, Uribe Kostan mendi-bizikletak saltzen dituzten guneak agertzen dira. Argazkiak ere agertzen dira, eta beraietan klik eginez gero, tamaina handian ikus daitezke.

Dendaren izena: Bicis Txofi
Webgunea: ez dauka
helbidea: Paulino Mendibil 5. Areeta (Getxo)
Telefonoa: 94-4648381
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10.00-13.30 eta 16.30-20.00 . Larunbatean: 10.00-13.30
jabea: Joseba Ruiz
jabeari buruzko datuak: profesional ohia Lotus taldean, Euskadiko eta Bizkaiko MTB txapelduna.
Denda noiz sortua: 1995
Saltzen diren markak: Kona, BH, Felt eta bezeroak nahi bezalako bizikletak
Konponketak: bai
Kurtsoak (mekanika....): ez
Irteerak: eguerdiro errepideko bizikletazko ibilaldia eta noiz-behinka bestelako irteerak.

Dendaren izena: Ciclópolis
Webgunea: http://www.ciclopolis.com
helbidea: Amaia etorbidea, 12 zbk. Pinueta auzoa, Itzubaltzeta (Romo). Leioa
Telefonoa: 94-4636273
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10.00-13.30 eta 16.30-20.00 . Larunbatean: 10.00-13.00.
jabea: Gonzalo Elvira
jabeari buruzko datuak: errepide eta MTB txirrindularia.
Denda noiz sortua: 1993
Saltzen diren markak: Specialized, Mondraker, Kona eta bezeroak nahi bezalako bizikletak
Konponketak: bai
Kurtsoak (mekanika....): ez
Irteerak: ez.

Dendaren izena: Ciclos Getxo Zikloak
Webgunea: http://www.ciclosgetxo.net
helbidea: Ollarretxe kalea, 1. Algorta (Getxo)
Telefonoa: 94-4300817
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10.00-13.30 eta 16.30-20.00 . Larunbatean: 10.00-13.30
jabea: Unai Allende
jabeari buruzko datuak: txirrindulari ohia eta bizikleta-mekanikaria.
Denda noiz sortua: 2002
Saltzen diren markak: Trek, Gary Fisher, Yetti, Merida, Cannondale eta bezeroak nahi bezalako bizikletak
Konponketak: bai
Kurtsoak (mekanika....): oraingoz ez
Irteerak: MTB irteerak noiz-behinka.
Bizikleta alokairua: ez

Dendaren izena: Ciclos Olabarrieta
Webgunea: ez dauka
helbidea: Errekagane 22. Itzubaltzeta-Romo, Areeta (Getxo)
Telefonoa: 94-4648381
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10.00-13.45 eta 16.30-20.00. Larunbatean: 10.00-13.45.
jabea: Pablo Olabarrieta
jabeari buruzko datuak: txirrindulari ohia eta mekanikaria.
Denda noiz sortua: 1983
Saltzen diren markak: Orbea, Giant, Mountain Gambier eta bezeroak nahi bezalako bizikletak
Konponketak: bai
Kurtsoak (mekanika....): ez
Irteerak: errepide-bizikletaz.
Bizikleta-alokairua: ez


Dendaren izena: Ciclos Santa Ana
Helbidea: Amaia kalea, 20. Areeta (Getxo)
Telefonoa: 94-4023125
Webgunea: ez dauka
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 9.30-14.30 eta 16.30-20.30 . Larunbatean: 9.30-13.30
Jabea: Raúl García (Jesús López-ekin ageri da argazkian)
Jabeari buruzko datuak: txirrindulari ohia eta mekaniko ohia Fortaleza eta beste talde batzuetan.
Denda noiz sortu zen: 1971
Saltzen diren markak: Orbea, Massi eta kartara egindako bizikletak
Konponketak: bai
Kurtsoak (mekanika....): ez
Irteerak: Club Ciclista de Las Arenas elkartearen sortzaileak.

Dendaren izena: Deportes Soto
Helbidea: Ibaizabal kalea, 2 Algorta (Getxo)
Tailerra: Illeta kalea, 3. Algorta. José Antonio Soto.
Telefonoa: 94-4304750
Webgunea: ez dauka
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10.30-13.30 eta 17.00-20.00 . Larunbatean: 10.30-14.00
Jabeak: María Teresa Santamaría eta José Antonio Soto.
Jabeei buruzko datuak: getxoztarrak
Denda noiz sortu zen: 1986an (denda) eta orain 32 urte tailerra.
Saltzen diren markak: Conor, AGECE eta kartara egindako bizikletak
Konponketak: bai
Kurtsoak (mekanika....): ez
Irteerak: ez

Bicimanian, bizikletak merke

Bicimania denda madrildarraren webgunean oso produktu onak dituzte eskaintzan. 18 euroren truk etxeraino eramaten dizuete bizikleta berria, erosteko erabakia hartuz gero. Trek markako bizikleta zoragarriak oso beheraturik daude, ehuneko 20an eta 23an besteak beste. Adibidez, Trek Fuel 80 2006 mendi bizikleta 999 eurotan saltzen dute bertan. Beste bizikleta on bat, Fuel EX 7 2006 Trek markakoa 1599 euroren truk. Zalantzarik gabe, zibergune polita da Bicimania-rena, onlineko denda ere badelako. Ez da txarra, noizean behin gune hau bisitatzea, prezio onak dituzte-eta, bai bizikleta berrietan, bai-eta akzesorioetan mendi bizikleta maite duen ororentzat.

Laugarren irteerako argazkiak

Laugarren ibilaldian egindako argazkiak dakarzkizuet honetara. Hemen dituzue Agirrebeitiatarrak, Kepa eta Gorka Gallarta-Galdames ibilbide berdea eginez. Guztitara 30 kilometro izan dira: 15 joateko eta 15 itzultzeko. Zorionak Zaloa, Xabier, Nati, Isidoro, Kepa eta Gorkari ibilaldiagatik. Goizeko 10.00etan irten gara Aixerrotako aparkalekutik eta 14.00etan abiatu gara bueltan Gallartako museotik. Penagarria izan da 14.00etan museoa itxita egotea. Hurrengoan izango da, merezi du-eta. Argazkian klik eginez gero, tamaina handian ikus daiteke (640x480 pixel) eta sagua argazki txikiaren gainean ipintzen baduzu, zeri buruz den argazkia ikusten da..

  
  
  
  
  
  

TREK bizikletak probatzeko aukera

Urtero bezala, abian dago Demo Trek-Subaru-Bike ibilaldia 2006. Gogora dezagun Trek eta Gary Fisher markak probatzeko aukera ematen dutela bizikleta marka kaliforniarrak eta Subaru japoniarrak. Gary Fisher-en bizikletak Trek markaren bidez komertzializatzen direnez, bizikleta ospetsu hauek ere ikus eta proba daitezke Trek-Subaru karabana Euskal Herrira heltzen denean. Zehazki, hauexek dira datak eta tokiak, non mendi bizikleta berriak probatu ahal baitira:
Demo Trek-Subaru Bike 2006 ibilaldiak Espainiar estutuko 30 herri eta bizikleta-festa bisitatuko ditu eta 27 bizikleta eramango ditu herritarrek probatzeko.
Alboko argazkian, Trek Fuel EX95 suspretsio biko mendi bizikleta karbonozkoa ikus daiteke.

Laugarren irteera Gallarta-Galdames trenbidean zehar

Abuztuaren 27an, laugarren irteera egingo dugu Getxo aldeko MTBzaleok. Aurrekoak bezalakoa, igandekoa ere ibilaldi erraza izango da teknikoki edozein zaletuk egiteko modukoa. Gallartan bertan aparkatuko ditugu autoak eta Galdames alderaino joango gara Sestao-Galdames trenbide zaharra egiteko. Antzina, meatzariek erabiltzen zuten trenbidea da, gaur egun, bide berdea bihurtuta. Bi tunel pasatzen dira eta bideak ez du aldaparik, ez jaisteko, ez igotzeko. Pentsatu meategietako tren zaharrak ezin zuela aldaparik gainditu. Horregatik esaten dizuet erraza eta erabat laua edo zelaia dela. Kepa Miñambres-ek askotan egin du bidea eta benetan zoragarriak dira bertan ikusiko ditugun paisaiak. Bidea asfaltaturik dago lehen kilometroetan eta gero harritsua da, mendi-bizikletaz ibiltzeko erraza, baina. Guztitara 30 kilometro inguru egingo ditugu, hamabost joateko eta beste horrenbeste itzultzeko. Gainera, bueltan, Gallartako meatzen museoan geldituko gara museo polit hori ikusteko. Txirrindulariok doan daukagu sartzea. Beraz, turismo apur bat ere egingo dugu. Amaitzeko, hona hemen garrantzitsuena:

Irteera-lekua: Aixerrota jatetxearen ondoko aparkalekua
Ordua: goizeko 10.00etan
Eguna: igandean, abuztuaren 27an

Irteeretan eraman beharrekoak


Bizikletaz ibiltzea, sufrikarioa izan beharrean, zerbait atsegina izan behar da; gure poza eta osasuna handitzeko balio behar duena. Horregatik garrantzitsua da bizikleta egokia eramatea, jantzi erosoak eta abar. Ondoko zerrendan, garrantzitsuak diren gauzen zerrenda daukagu. Gogoratzeko baliagarria izan daitekeelakoan nago:

- Bizikletak aulki erosoa eduki behar du, gure tamainakoa izan behar da eta abiadura asko (27 edo 24) baldin badauka askoz errazago igoko gara aldapetan.
- Jantzi erosoa eraman behar dugu
- Kaskoa derrigorrezkoa da, jakina denez.
- Erlojua eraman ahal da gure batazbesteko abiadura kontrolatzeko, kaloriak eta distantzia
- Betaurrekoak.
- Patrika telefonoa zer gerta ere.
- Erabilera askotarikoa den erreminta bat konponketak egin ahal izateko.

Seguro zuk ere beste batzuk dituzula buruan. Kontua eroso egotea da, ibilaldiaz gozatuz.