Aixerrota mendibizikletazaleen elkartea

http://aixerrota.blogspot.com :: Uribe Kostako MBzaleak :: MB ibilbideak :: MB markak eta akzesorioak


Mendatako bigarren MB ibilbidea

Mendatako MB zentroanGaur goizean Mendatara abiatu gara Aixerrota MB elkarteko kide batzuk. Azkenean, Iñaki, Kepa eta hiruok abiatu gara furgonetaz Mendatako Mendi Bizikleta harrera gunea bisitatzeko asmoz. Mendatako eleizaren ondoan harrera gunea ikusi dugu Zugastietako bidea hartuta. Getxo, Erletxeko kurtzea, Zornotza, Zugastieta, Urrutxu eta Albiz dira auto ibilbidean ikusi ditugun herriak mendi bizikleta gunera heldu baino arinago. Gunea, gure ezusterako zabalik zegoen eta bertan Judith neska atseginak informazioa eman digu. Nik kamiseta berdea erosi dut 10 eurotan eta berehala hartu ditugu bizikletak 2 ibilbidea egiteko. Mendata urian hasi eta Mendatan bertan amaitzen da 24 kilometroko ibilbidea (18 agertzen da propagandan). Ibilbide honek badu parte polit bat, bizikleta bidea mendian barna sartzen denean behin lehen 6-8 kilometroak egin ostean. Aldapan behera egin dugu ziztu bizian bide txarrak eta asfaltatuak dastatuz. Zenbait momentutan lokatza zela-eta, beldurra sentitzeko moduan egon gara. Baina dena ondo joan da Gernikako bidea hartu nahian. Gero, berriz ere errepide arriskutsua (Zornotza-Gernika) Ajangiz herrira heldu arte. Bertatik, seinalizazioa oso txarra eta nahiz eta jendeari galdetu, galdu egin gara. Hala ere gure zentzuak eta bapatean topatutako Joseba Zabala lankide ohiak jarri gaitu berriz ere Mendatako bidean, itzuleran. Aldapa itzela igon eta ordu eta 43 minutu pasatu ostean berriro ere etxera Mendatako MB harreragunetik. Hona hemen argazkiak. Mapak ere jarri ditut ibilbidea eta Busturialdea hobeto ezagutzeko.




Erantzunen kopurua: 0 “Mendatako bigarren MB ibilbidea” artikuluan

Post a Comment