Egilea: Gorka Jakobe Palazio.
2006-11-05 Ordua 8:02 PM.

Azaroaren 11. egunean, larunbatean alegia,
Euskal Herriko Unibertsitateko
Kirol Atalak mendi bizikleta irteera antolatu du. Ikasturtean zehar bi egin ohi dira eta bi ibilaldietan parte hartzen duten ikasleek kreditu bana lortzeko aukera dute. Azaroaren 11ko irteera gunea Leioa-Erandioko campuseko kiroldegia da, goizeko 10.30etan hasita. Lasterketa goizeko 11.00etan hasiko da eta 10.30etan kiroldegian bertan eman daiteke izena zirkuitoa egin ahal izateko. Lasterketak kiroldegian eta frontoietan dauka ibilbidea, zirkuitoa zenbait aldiz egin behar delarik. Igaz, hogei bat partaide izan ziren eta aurten zaletu gehiago espero da.
Erantzunen kopurua: 0 “Euskal Herriko Unibertsitateko MTB ibilaldia” artikuluan