Egilea: Gorka Jakobe Palazio.
2006-11-03 Ordua 9:28 AM.

Kanariar Irletan mountain bike park berria eraiki dute aurten eta 2007ko hasieran zabalduko dituzte ateak. Internet-en
BikeparkTenerife.com helbidea sortu dute bisitariek ikus dezaten non dagoen eta zelakoa den. Parkeak 133.000 metro karratu ditu eta zortzi modalitateko zirkuitoak egin dituzte zaletu guztien gozamenerako: freeride-a, downhill-a, waterjump edo uretarako jauziak... Teguise udalean kokaturik dago eta
woodpark edo egurrezko parkea ere dauka. Informazio gehiago
2RuedasMTB.com gunean topa daiteke (argazkia gune honi esker zuenganaturik).
Erantzunen kopurua: 0 “Mendi bizikleta parke berria Tenerifen” artikuluan