Egilea: Gorka Jakobe Palazio.
2006-11-04 Ordua 9:42 AM.

Esloveniako hiriburuan
mendi bizikleta parke berria zabaldu dute urrian. Ljubljanan, beraz, mendi bizikleta zenbait modalitate praktikatzeko aukera dago orain, bertakoentzat eta kanpoko bisitarientzat.
BMX zirkuitoak argia dauka, baita pantaila eskerga eta musika ere. Zehazki Ljubljana hiriko Linhartova kalean topa daiteke. Oporretan bertara joanez gero, mendi txirrindulariak aukera ezin hobea dauka Esloveniako mountain bike park onena bezala aurkezten den gunea bisitatzeko. Gazteentzat espreski egina, zalantzarik gabe. Beheko argazkian ikus daiteke zirkuitoaren alderdi bat.
Aurtengo irailean han izan nahiz, esloveniako kapitalean. Jakitekotan hara joango nintzen dudarik gabe, itzura aparte deko!!!!
Datorren urterako utzi beharko. Mila esker informazioagatik!!!!
E.A.A. Bilbo