Aixerrota mendibizikletazaleen elkartea

http://aixerrota.blogspot.com :: Uribe Kostako MBzaleak :: MB ibilbideak :: MB markak eta akzesorioak


Bizikleten tamaina egokiaz

Mendi bizikletak erosteko momentuan, bizikletaren tamaina zein izan behar den galdetzen diogu geure buruari. Erabaki garrantzitsua izaten da eta bezero asko ideiarik gabe doaz merkataritza zentro handietara kontsulta egin barik edozein bizikleta erosteko, handia zein txikia, tamainan pentsatu gabe. Erreferentzia bezala, hona hemen taula batzuk. Dena dela, pentsa dezagun erreferentziak baino ez direla. Zalantza edukiz gero, hau da, bi tamaina ikusten badugu posibleak direla, onena biak probatzea da, eta ikustea zeinekin gauden erosoago. Lehenbiziko taula honetan gure altuera kontutan hartzen dugu, dagokigun tamaina zein den ikusteko, horrela mendi-bizikleta ganoraz erosi ahal izateko.

Altuera (cm)... mendi-bizikleta (hazbeteak)
160 - 165 .......................... 14
165 - 170 .......................... 16-17
170 - 175 .......................... 18
175 - 180 .......................... 18-19
180 - 185 .......................... 20-21
185 - 190 .......................... 21-22
190 - 200 ............................. 22

Bigarren taula honetan, ostera, gure hankaren goiera hartzen dugu kontutan mendi-bizikleta aukeratzeko momentuan. Horrelakoa gure hanka, halakoa gure bizikleta.

hanka: 71-72 cm.....................................tamaina: 15 hazbete
hanka: 73-74 cm.....................................tamaina: 15,5
hanka: 75-78 cm.....................................tamaina: 16
hanka: 79-82 cm.....................................tamaina: 17
hanka: 83-84 cm.....................................tamaina: 17,5
hanka: 85-88 cm.....................................tamaina: 18
hanka: 89-90 cm.....................................tamaina: 19
hanka: 91-92 cm.....................................tamaina: 19.5
hanka: 93-94 cm.....................................tamaina: 20

Beraz, gogoratu komenigarria dela hanka neurtzea (behetik iztai edo izterrondoraino). Hartu metroa eta neurtu zure hanka bizikleta egoki eta erosoa erosteko. Ez erosi edozein mendi-bizikleta, arren!

La Molinako MTB jaitsiera

Urtero bezala, uztailaren 8an eta 9an Girona-n, Kataluniako Pirinioetan hain zuzen ere, La Molinako mendi-bizikleta jaitsiera egingo da. Guztitara 1300 metroko desnibela gainditu beharko da 15 kilometrotan zehar. Proba hau Mondraker Freeride Fun Festival-go bigarren jaitsiera da. Guak.com gunean, informazio gehiago aurkitu ahal da. Gogoratu asteburu osoan egon behar dela. Zapatuan entrenamenduak eta proba sailkagarriak egiten dira, igandean distantzia luzeko jaitsiera egiteko. Hirugarren jaitsiera irailaren hasieran izango da Segovian, eta lehenengoa Galiziako Ourensen izan zen ekainaren 3an eta 4an.