Mendi bizikletaren esparruan ere ikusten dira noizean behin erortzeak eta estropuzoak. Ikusi bideo hau mendibizikletalari zoritxarrekoak ikusteko.
Unibertsitateko MB lasterketa, lainopean
Egilea: Gorka Jakobe Palazio. 2006-11-13 Ordua 8:09 AM.
Ikasturtean zehar bi rally antolatzen ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak udazkenean eta udaberrian. Aurreko larunbatean, ikasturte honetako lehen lasterketa burutu zen Leioa-Erandioko campuseko kiroldegi berriaren ondoan. Helmuga eta irteera gunea frontoietan jarri zen eta 37 partehartzaile izan zituen txapelketak. Jakina denez, ikasleek kreditu bana lortzen dute baldin eta ikasturteko bi probetan parte hartzen badute. Tamala hartu genuen bi ikaslek ezin izan zutelako korritu kaskorik gabe presentatu zirelako. Zirkuitoa ondo seinalizaturik zegoen eta xiri-miri egin zuen goiz osoan zehar. Lainoa zegoen eta tamalez zenbait tokitan lokatza topa zitekeen. Probak bi kategoria zituen: gizonezkoena eta andrazkoena. Mutilek 10 bira eman behar izan zizkioten zirkuitoari, hau da, 16,4 kilometro; eta presentatu zen neska bakarrak 8,6 kilometro egin zituen, zirkuitoari 5 bira emanez. Joseba Fernandez Gamindek irabazi zuen gizonezkoetan eta Eneritz Alkortak andrazkoen kategorian. Hona hemen zenbait argazki, blog honetan lehengo egunean argitaratu nuen bideoa galdu dutenentzat (klik eginez gero, tamaina handian ikusi ahal dira):

















Mendatako bigarren MB ibilbidea
Egilea: Gorka Jakobe Palazio. 2006-11-12 Ordua 7:59 PM.









EHUk antolatutako MB lasterketa
Egilea: Gorka Jakobe Palazio. 2006-11-11 Ordua 7:34 PM.
Azaroaren 11. egunean, larunbatean, Euskal Herriko Unibertsitateak urtero legez mendi bizikleta lasterketa antolatu du. Leioa-Erandioko campusean izan da unibertsitate kiroldegiaren eta frontoien ondoan. Guztitara 37 partehartzaile izan ditu lasterketak eta Joseba Fernandez Gaminde izan da irabazlea gizonezkoetan zirkuitoari hamar bira eman ostean; andrazkoetan, garaileak 5 itzuli baino ez ditu egin behar izan, berau Eneritz Alkorta berriztarra izan delarik. Hemen uzten dizuet larunbatean egin dudan bideoa MPEG1 formatuan (VCD). YouTube.com gunean utzi dut zuen blogetan ere errazki sartu ahal izateko. Musika Lucie Silvas britainiarrarena da eta eskerrak ematen dizkiot kanta hau zoragarria delako (gomendagarria da oso kantari honen azken diskoa erostea). Baina, bestalde, agian baten batek eduki nahi du bideoa deskarga zuzena eginez EHUko zerbitzaritik; horretarako loturan klik egin eta gorde zuen disko gogorrean, bideoa copyleft moduan burutu dudalako; eduki pazientzia deskargatzen 44 MB direlako:

Woodpark edo MTB egurrezko parke baten adibidea
Egilea: Gorka Jakobe Palazio. 2006-11-07 Ordua 11:20 AM.
Mountain biking delakoa egurrezko parke batean zer den ikus dezazuen ekarri dut hona bideo hau musika zoragarriarekin:Berloiz-en "Symphonie Fantistique" eta Linkin Park-en "Pushing Me Away" doinuekin. Gozatu!
Datorren igandean, Aixerrota ondoan geratuko gara oraingo honetan Euskal Autonomi Erkidegoan dagoen MTB zentro bakarrera joateko asmoz. Mendatako harreragunetik Urdaibaiko ibilbidea egingo dugu baldin eta eguraldiak laguntzen badu. Euria eginez gero, irteera hori ez dugu egiten. Gorkak furgoneta ipiniko du eta horrek esan nahi du hiru bizikleta eraman ahal dituela. Aingeru animatzen bada, agian aukera daukagu jende gehiago eramateko, Isidoro ezin delako joan, nahiz eta bere furgoneta azkenean sufrimendu handia pasatu ondoren konponduta dagoen jada. Ibilgailua eraman beharko dugunez, posta elektronikoz esaten badidazue joango zaretenentz, eskertu egiten dizuet; modu horretan, ibilgailuen kontua antolatu ahalko dugu. Asteburu honetan, beraz, bi gertakari: EHUko MTB zirkuitoa zapatuan eta Mendatako MTB gunea igandean. Ea eguraldiak laguntzen duen.
Seguraski, gaur egun, munduan dagoen mountain bike parkerik ezagunena Whistler da. Mendi bizikleta parke hau Kanadako mendebaldeko kostaldean dago Vancouver hiritik hurbil. Bertako parkea izan da eredua munduan zehar egun dauden parkeak sortzeko. Pelikula honetantxe ikus dezakezue parkea 2:28ko iraupena duen bideo batean. Uxala Euskal Herrian laster horrelako bat edukiko bagenu!
Euskal Herriko Unibertsitateko MTB ibilaldia
Egilea: Gorka Jakobe Palazio. 2006-11-05 Ordua 8:02 PM.

Gaur goizean, Aingeru, Ricardo, Fermin, Kepa, Iñaki eta seiok Santurtzirako bidean abiatu gara goizeko 10.00etan Serantes mendira igotzeko asmotan. Bi ordu eta berrogei minutu eman dugu joan-etorria egiten Aixerrotako aparkalekutik. Guztitara 30 kilometro egin ditugu. Serantes tontorretik bista zoragarriak zeuden oso egun garbia geratu baita. Aingeruren kamerari esker (hobeto esanda, Nokia N Series telefonoari esker) egindako argazkiak dituzue behean (klik eginez gero tamaina handian ikusi ahal dira):























Ljubljana hirian BMX zirkuito berria
Egilea: Gorka Jakobe Palazio. 2006-11-04 Ordua 9:42 AM.


Mendi bizikleta parke berria Tenerifen
Egilea: Gorka Jakobe Palazio. 2006-11-03 Ordua 9:28 AM.

Datorren igandean Serantes mendira igotzeko asmoz aterako gara Aixerrotako aparkalekutik. Ea oraingo honetan zortea daukagun eta lortzen dugu igotzea eta itzultzea. Goizeko 10.00etan geratu gara.