Egilea: Gorka Jakobe Palazio.
2006-10-09 Ordua 10:02 PM.

Hilabete batzuk itxaron ondoren, aurtengo apiriletik hain zuzen ere, azkenean badirudi urrian
Shimano XTR berria edukiko dutela mendi-bizikleta dendetan. XTR berriak aukera emango digu bi pinioi mugimendu batez batera aldatzeko eta pedalierrean titanioa eta karbonoa sartuta pisua txikitzea lortu dute. Desbiadoreetan aldaketa handirik ez dago. XTR berriak aurre egingo dio hain ospe handia lortu duen SRAM markaren X.0 deritzonari. Enpresa japoniarrak findu nahi izan du goiko mailako aldagailu sistema, haiek dioten bezala,
engineered for the way you ride (egina bizikletaz ibiltzeko duzun modurako) lelopean. Ikus dezagun ondoko argazkian, XTR piezak eta beherago aldagailu berria.

Erantzunen kopurua: 0 “Shimano XTR, urrian eskuragai” artikuluan