Trek demo 2006 Barakaldon Getxo Zikloak dendaren eskutik
Egilea: Gorka Jakobe Palazio. 2006-10-05 Ordua 11:16 PM.

Tamalez, egunak zoritxarra eman zuen: gutako batek itzelezko erorikoa eduki zuen eta anbulantzia etorri behar izan zuen Zugaztieta herriraino. Ospitaleko larrialdi zerbitzuetara eraman behar izan zuten laguna. Erorikoa handia izan arren eta aurpegiko masailan kolpe izugarria jaso zuen arren, pozik joan ginen guztiok etxera azken berrien arabera hobeto baitzegoen ospitalean. Bihoazkio lerro hauetatik gure gomuta eta uxala berriro ere gertatuko ez balitz. Bestalde, eskerrak ematen dizkio Oscar-i erakutsitako ibilbide zoragarriagatik La Cruz tontorretik zehar. Handia da benetan horrelako kide baten ondoan joatea.
Hona hemen igande goizean hartu nituen irudi batzuk (klik eginez gero, tamaina handian ikus daitezke argazkiok):






Erantzunen kopurua: 0 “Trek demo 2006 Barakaldon Getxo Zikloak dendaren eskutik” artikuluan