Aixerrota mendibizikletazaleen elkartea

http://aixerrota.blogspot.com :: Uribe Kostako MBzaleak :: MB ibilbideak :: MB markak eta akzesorioak


Dolmenen bidean zehar

Aspaldi honetan dolmenen bidean zehar ibili gara ibilbide hori arakatuz. Dolmenen bidea Berangoko hilerrian hasten da eta Unbe tontorrean amaitzen. Bi alternatiba daude aukeran: dolmenen bidea Berangoko aldapetan hasi edo Unbeko mendigainean. Gogorragoa da Berangoko hilerritik hasita oso aldapa malkartsua eta harritsua igon behar delako. Hona hemen dolmenen bidean hartutako argazki batzuk:






Labels: ,

Sopelanan zehar

Martxoaren lehen igandean, 4. egunean hain zuzen ere, egindako txangoko argazkiak dituzue hemen. Aitor etxebarritarrarekin topo egin genuen. Gazte gizgaixoa bakarrean zegoen lagunek galdua baitzuten. Sopelanako hondartzako argazkiak historikoak izango dira laster, hondartza ondoko etxea botako dutelako (hesiaren atzean ageri da). Iñaki lagunak zorte txarra eduki zuen gurpila bihurritu zitzaiolako; hala ere, onik eta ederto heldu ahal izan zen etxera.



Azken irteerak Zierbena eta Erandiora

Negua ez da oso aproposa izaten bizikletaz ibiltzeko. Hala ere, Aixerrotan, noizean behin, neguan ere irteten gara osteratxo batzuk egitera igande goizean. Azkenekoak Zierbenera eta Erandiora egin ditugu. Egun hotzak gorabehera, mendi-bizikletaz ibili behar, kirola egitea gure helburua delako.



Labels: ,

Nor ausartzen da?


Beñat Gaztelumendi

Doluminak Ricardori

Ricardoren aitaren heriotzak dolua ekarri digu Aixerrotara. Goian bego eta bihoakio lerro hauetatik, Aixerrota osatzen dugun guztion partez, gure gomuta, Ricardok momentu triste hauek ahalik eta hobetoen igaro ditzan.

Mountain Biking bideoa


Ea gustatzen zaizuen bideo hau. Seguraski, gazteen gustukoa da.

Eurobike: bizikletazaleen topagunea


Hemen daukazue Alemaniako Eurobike 2006ko irudiak bide batean. Bost minutu pasatxo Eurobike azoka iruditan ikusteko. Ingelesez dago.

Mendi-bizikleta estropuzoak

Mendi bizikletaren esparruan ere ikusten dira noizean behin erortzeak eta estropuzoak. Ikusi bideo hau mendibizikletalari zoritxarrekoak ikusteko.

Unibertsitateko MB lasterketa, lainopean

Ikasturtean zehar bi rally antolatzen ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak udazkenean eta udaberrian. Aurreko larunbatean, ikasturte honetako lehen lasterketa burutu zen Leioa-Erandioko campuseko kiroldegi berriaren ondoan. Helmuga eta irteera gunea frontoietan jarri zen eta 37 partehartzaile izan zituen txapelketak. Jakina denez, ikasleek kreditu bana lortzen dute baldin eta ikasturteko bi probetan parte hartzen badute. Tamala hartu genuen bi ikaslek ezin izan zutelako korritu kaskorik gabe presentatu zirelako. Zirkuitoa ondo seinalizaturik zegoen eta xiri-miri egin zuen goiz osoan zehar. Lainoa zegoen eta tamalez zenbait tokitan lokatza topa zitekeen. Probak bi kategoria zituen: gizonezkoena eta andrazkoena. Mutilek 10 bira eman behar izan zizkioten zirkuitoari, hau da, 16,4 kilometro; eta presentatu zen neska bakarrak 8,6 kilometro egin zituen, zirkuitoari 5 bira emanez. Joseba Fernandez Gamindek irabazi zuen gizonezkoetan eta Eneritz Alkortak andrazkoen kategorian. Hona hemen zenbait argazki, blog honetan lehengo egunean argitaratu nuen bideoa galdu dutenentzat (klik eginez gero, tamaina handian ikusi ahal dira):






Mendatako bigarren MB ibilbidea

Mendatako MB zentroanGaur goizean Mendatara abiatu gara Aixerrota MB elkarteko kide batzuk. Azkenean, Iñaki, Kepa eta hiruok abiatu gara furgonetaz Mendatako Mendi Bizikleta harrera gunea bisitatzeko asmoz. Mendatako eleizaren ondoan harrera gunea ikusi dugu Zugastietako bidea hartuta. Getxo, Erletxeko kurtzea, Zornotza, Zugastieta, Urrutxu eta Albiz dira auto ibilbidean ikusi ditugun herriak mendi bizikleta gunera heldu baino arinago. Gunea, gure ezusterako zabalik zegoen eta bertan Judith neska atseginak informazioa eman digu. Nik kamiseta berdea erosi dut 10 eurotan eta berehala hartu ditugu bizikletak 2 ibilbidea egiteko. Mendata urian hasi eta Mendatan bertan amaitzen da 24 kilometroko ibilbidea (18 agertzen da propagandan). Ibilbide honek badu parte polit bat, bizikleta bidea mendian barna sartzen denean behin lehen 6-8 kilometroak egin ostean. Aldapan behera egin dugu ziztu bizian bide txarrak eta asfaltatuak dastatuz. Zenbait momentutan lokatza zela-eta, beldurra sentitzeko moduan egon gara. Baina dena ondo joan da Gernikako bidea hartu nahian. Gero, berriz ere errepide arriskutsua (Zornotza-Gernika) Ajangiz herrira heldu arte. Bertatik, seinalizazioa oso txarra eta nahiz eta jendeari galdetu, galdu egin gara. Hala ere gure zentzuak eta bapatean topatutako Joseba Zabala lankide ohiak jarri gaitu berriz ere Mendatako bidean, itzuleran. Aldapa itzela igon eta ordu eta 43 minutu pasatu ostean berriro ere etxera Mendatako MB harreragunetik. Hona hemen argazkiak. Mapak ere jarri ditut ibilbidea eta Busturialdea hobeto ezagutzeko.




EHUk antolatutako MB lasterketa



Azaroaren 11. egunean, larunbatean, Euskal Herriko Unibertsitateak urtero legez mendi bizikleta lasterketa antolatu du. Leioa-Erandioko campusean izan da unibertsitate kiroldegiaren eta frontoien ondoan. Guztitara 37 partehartzaile izan ditu lasterketak eta Joseba Fernandez Gaminde izan da irabazlea gizonezkoetan zirkuitoari hamar bira eman ostean; andrazkoetan, garaileak 5 itzuli baino ez ditu egin behar izan, berau Eneritz Alkorta berriztarra izan delarik. Hemen uzten dizuet larunbatean egin dudan bideoa MPEG1 formatuan (VCD). YouTube.com gunean utzi dut zuen blogetan ere errazki sartu ahal izateko. Musika Lucie Silvas britainiarrarena da eta eskerrak ematen dizkiot kanta hau zoragarria delako (gomendagarria da oso kantari honen azken diskoa erostea). Baina, bestalde, agian baten batek eduki nahi du bideoa deskarga zuzena eginez EHUko zerbitzaritik; horretarako loturan klik egin eta gorde zuen disko gogorrean, bideoa copyleft moduan burutu dudalako; eduki pazientzia deskargatzen 44 MB direlako:

Bideoaren deskarga [44 MB, VCD-MPEG1 formatuan; bideoaren iraupena: 3'3'']

Woodpark edo MTB egurrezko parke baten adibidea


Mountain biking delakoa egurrezko parke batean zer den ikus dezazuen ekarri dut hona bideo hau musika zoragarriarekin:Berloiz-en "Symphonie Fantistique" eta Linkin Park-en "Pushing Me Away" doinuekin. Gozatu!