Laugarren irteera Gallarta-Galdames trenbidean zehar
Egilea: Gorka Jakobe Palazio. 2006-08-16 Ordua 11:07 PM. Iruzkinak: 0
Abuztuaren 27an, laugarren irteera egingo dugu Getxo aldeko MTBzaleok. Aurrekoak bezalakoa, igandekoa ere ibilaldi erraza izango da teknikoki edozein zaletuk egiteko modukoa. Gallartan bertan aparkatuko ditugu autoak eta Galdames alderaino joango gara Sestao-Galdames trenbide zaharra egiteko. Antzina, meatzariek erabiltzen zuten trenbidea da, gaur egun, bide berdea bihurtuta. Bi tunel pasatzen dira eta bideak ez du aldaparik, ez jaisteko, ez igotzeko. Pentsatu meategietako tren zaharrak ezin zuela aldaparik gainditu. Horregatik esaten dizuet erraza eta erabat laua edo zelaia dela. Kepa Miñambres-ek askotan egin du bidea eta benetan zoragarriak dira bertan ikusiko ditugun paisaiak. Bidea asfaltaturik dago lehen kilometroetan eta gero harritsua da, mendi-bizikletaz ibiltzeko erraza, baina. Guztitara 30 kilometro inguru egingo ditugu, hamabost joateko eta beste horrenbeste itzultzeko. Gainera, bueltan, Gallartako meatzen museoan geldituko gara museo polit hori ikusteko. Txirrindulariok doan daukagu sartzea. Beraz, turismo apur bat ere egingo dugu. Amaitzeko, hona hemen garrantzitsuena:
Irteera-lekua: Aixerrota jatetxearen ondoko aparkalekua
Ordua: goizeko 10.00etan
Eguna: igandean, abuztuaren 27an
Irteera-lekua: Aixerrota jatetxearen ondoko aparkalekua
Ordua: goizeko 10.00etan
Eguna: igandean, abuztuaren 27an
Erantzunen kopurua: 0 “Laugarren irteera Gallarta-Galdames trenbidean zehar” artikuluan