Hirugarren irteera, Uribekostan zehar
Egilea: Gorka Jakobe Palazio. 2006-06-04 Ordua 6:14 PM. Iruzkinak: 0
Aixerrota sortu zenetik, hirugarren ibilbidea egin dugu Fermin, Ricardo, Gorka eta Jakobek. Gorka Irusta gehitu zaio taldeari, aurreko irteeran hiru baino ez ginelako egon. Kilometroak luze egin dira, oraindik forma hartu behar baitugu Gorka biok. Ricardok eta Ferminek erraz egin dute bidea nekadura handirik gabe... igarri egiten da zein den zaletu porrokatua eta zein zaletu soila. Aixerrota ingurutik irten gara igande goizean eta 15 kilometro ibili eta gero argazki hauek atera ditugu Getxo Zaharreko batzokian, indarrak berriro ere hartzen.
Erantzunen kopurua: 0 “Hirugarren irteera, Uribekostan zehar” artikuluan