Aixerrota mendibizikletazaleen elkartea

http://aixerrota.blogspot.com :: Uribe Kostako MBzaleak :: MB ibilbideak :: MB markak eta akzesorioak


Getxotik Serantes mendiraino

Ibilbide honek bi zati oso ezberdin ditu:

*Getxotik Santurtziko kaiaraino (Bizkaia Zubitik) eta itzulia (bide berbera erabiliko dugu) oso erreza eta lasaia da. Getxon, bidegorria erabiliko dugu eta Bizkaia Zubitik Santurtziko kairaino hiriko kaleak/errepidea.

*Santurtziko kaitik Serantes tontorreraino bidea aldapa bihurtzen da. Hasieran (1,5 km inguru) Santurtziko kaleetatik eta gero hormigoizko pista erabiliz (4,5 km ). Aldaparen ehunekoa 6,80koa da ia igoera osoan. Azken 600 mt %13koa da. Bai, pixka bat gogorra, baina gailurra hurbil dago eta aurrean izango dugun bistak (itxasadarra, kaia, Getxo, Areeta, Bilbo, Trapaga ....) ahalegina merezi du.
Guztira 32 km izan dira, arazorik gabe, edozein goizetan egiteko. (pedaletan aritzeko 2 ordu )

Erantzunen kopurua: 0 “Getxotik Serantes mendiraino” artikuluan

Post a Comment

Artikulu honi eginiko loturak

Create a Link